XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ulertzen dizut ondo gainera
adi jarrita aulkian
seme bezela jarraitu nai dut
beti zurekin pakean
nire ametsa batere erreza
zihur ez dakit ote dan
ez dut ez diru eta ez lan
nundik eta edo nola jan
agentziatik txartela hartu
eta datorren astean
Amerikara joango naiz eta
itzuli aberastean.

Aditu seme gauzak horrela
izanen da beharrezko
andregaiari lehenik behintzat
esatea duk legezko
bihotzak ere agintzen badik
ez haiz izango hain ezko
neska jator da zentzuzko
prestu liraina denezko
azken urteak elkar maitatuz
pasatuak direnezko
ez al du bate balio horrek
hi aldatuarazteko.

Andregaiaren arazo hori
alde batera uzteko
berarengana joango naiz eta
esatea ahaztutzeko
erabakia hartuta daukat
azkar bertara joateko
gauzak ondo egiteko
eta lasai gelditzeko
esango diot joango naizela
urteak igarotzeko
benetan diot maitatu arren
nire zai ez egoteko.

Pentsatu al dek bene benetan
jarrita bere lekuan
arazo hori ez dek konpontzen
hain errez gaurko munduan
goxoa ederra ona polita
huen orain artekoan
eta orain bat batean
Amerikara nihoan
behar huenen beti lagunduz
goxatuz hire alboan
gauz horiek gelditzen dituk
bihotz barruko hondoan.